XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Altxortegi-balantzea Finantz aktiboa (Erabilgarria +
Gure adibidean:
5.000 pta-ko igoera gertatu da altxortegian ekitaldi honetan.
Baina altxortegi-egoera hau, gertatu ondoren kalkulatzeak baino interes handiagoa du aurrez zer gertatuko den jakiteak.
Horrela enpresak etorkizunean izango dituen diru-sarreren eta irteeren berri izango du.
4.11.- ALTXORTEGI-AURRIKUSPENA.Altxortegi-aurrikuspena edo -aurrekontua, enpresa baten diru-egoera adierazten duen finantz egoera da.
Jarraian aipatuko diren arrazoiak direla eta, komenigarri izaten da altxortegia aurrikustea: - Epemuga iristean enpresa bere konpromezuei aurre egiteko gauza dela segurtatzeko.
- Zorpetze-maila ahalik eta txikiena izan dadin, honela banku-interes gutxiago ordainduko bait da.
- Aktibo finkoa erosteko edota enpresaren beste iharduera batzuk finantzatzeko politikak finkatzen lagunduko duelako.